XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOXPANTONI.- Ni ere bai, geldituko naiz... nekatua ez nago...

AMA.- Ez, ez... zuek biar lana gogotik egin bearko dezute ta...

Malen ta ni moldatuko gera emen... zuek zoazte...

AlTA.- Bañan, guda-gizon oek etorri diranean zer ari giñan ez al zerate gogoratzen...?
TXOMIN.- Zer?
AITA.- Bada, Ama-Maria'ren agurtza esaten asiak giñan... ta...

MALEN.- A! bai...

AITA. - Bada jarraitu dezagun eta berealaxe amaituko degu...; bere eskutik euki gaitzala eta oraingo estuasun ontatik ongi ateratzea eman deigula Ama-Maria'ri eskatu dezaiogun...

Bere laguntzaren bearra izango degu noski eta...

AITA.- Bai, ongi esaten dezu... eta Manu zanaren gogoaren alde... ta zuek, Joxpantoni, Malen, bitartean maieko ontzi ta tresna oiek jaso ditzazute...

JOXPANTONI.- Bai, bai, ori laister egingo degu...

AMA.- Ea bada, asi gaitean... Aitaren, Semearen eta...

(Agurtza esaten asi dira).